Mozilla Manifestuaren Addenduma
Hitzeman Internet osasuntsuaren alde
Internet ireki eta globala inoiz izan dugun komunikazio eta kolaborazio baliabiderik boteretsuena da. Gizadiaren aurrerapenerako ditugun itxaropenik sakonenetako batzuk adierazten ditu. Ikasteko aukera berriak eskaintzen ditu, gizatasun partekatu baten sentipena eraikiz, eta alde orotako jendeak aurre egin beharreko arazoak konpontzeko bidea emanez.
Azken hamarkadan promes hau era ugaritan asebetetzen ikusi dugu. Ikusi dugu ere Interneten boterea nola erabili den zatiketa areagotzeko, bortxakeria bultzatzeko, gorrotoa sustatzeko, eta egia eta errealitatea nahita manipulatzeko. Ikasi dugu gizarteak Internetekiko izan beharreko esperientziari buruzko asmoak argiago azaldu beharko genituzkeela. Hala egingo dugu orain.
- Munduko pertsona guztiak baitan hartzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu — norbanakoen ezaugarri demografikoek ez dezaten zehaztu haien Weberako sarbidea, aukerak, edo esperientziaren kalitatea.
- Eztabaida zibila, giza duintasuna eta adierazpen indibidualak sustatzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu.
- Arrazoiketa kritikoa, argudiodun eztabaida, jakintza partekatua eta egitate egiaztagarriak goratzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu.
- Guztien onuraren alde lan egiten duten komunitate anitzen arteko kolaborazioa katalizatzen duen Internet batekiko konpromisoa dugu.