Firefox berria

Ezagutu Firefox Quantum.

Benetan bizkorra.

Baliteke zure sistemak Firefoxen eskakizunak ez betetzea, baina honako bertsiootako bat proba dezakezu:

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Jarraitu argibideok Firefox instalatzeko.

Firefoxen pribatutasuna

Benetako nabigazio pribatua

Nabigazio pribatu boteretsuena, jarraipenaren aurkako babesarekin.

  • Nabigatze pribatua

    Firefoxek lineako tracker-ak blokeatzen ditu nabigatzen zabiltzanean, eta ez du historia oroituko amaitzean.

  • Jarraipenaren aurkako babesa

    Zenbait iragarkik ezkutuko tracker-ak dituzte, eta hauek linean jarraitzen zaituzte. Lotsagabeak. Badakigu. Horregatik geldiarazten ditugu gure tresna boteretsuarekin.

  • Orrien karga bizkorragoa

    Zenbait iragarki eta script blokeatuz, orriak %44 bizkorrago kargatzen dira. Bi aldiz irabazten dugu.

Sinkronizatu zure gailu guztiak Firefox kontu batekin

Eraman pribatutasuna, pasahitzak eta laster-markak zurekin, edonora zoazela.

Bidali fitxa eginbidea erabiliz mahaigainetik mugikorrera partekatutako GIFaren irudia.

Pertsonalizazio-eginbideak

  • Hedapenak

    Pertsonalizatu Firefox milaka hedapenekin, adibidez LastPass, uBlock Origin, Evernote eta abar.

  • Gaiak

    Makillatu Firefox zure aldartearekin bat etor dadin! Aukeratu itxura berri bat gaien kategoriak arakatuz edo sortu zeurea.

  • Tresna-barra

    Konfiguratu Firefox zure erara. Arrastatu eta jaregin eginbideak tresna-barrara edo bertatik kanpora, errazago atzitzeko.

Orain abiadura bikoitzean

Nabigatzaile-motor boteretsu txundigarria? Eginda. Orriak kargatzeko gutxiago itxaron beharra? Hau ere eginda. Quantum aurreko Firefox baino bi aldiz azkarragoa da.

Chrome baino %30 arinagoa

Memoriaren erabilera txikiagoak esan nahi du ordenagailuak espazio gehiago daukala leunki funtzionatzeko. Beste programek eskertuko dizute.

Pasatu Chrometik FIrefoxera minutu gutxian

Firefoxera pasatzea bizkorra, erraza eta arriskurik gabea da. Firefoxek Chrometik laster-markak, betetze automatikoak, pasahitzak eta hobespenak inportatzen ditu.

Firefox berria

Ezagutu Firefox Quantum.

Benetan bizkorra.