Mozilla

mozilla

Internet hobe bat eraikitzen gabiltza

Gure misioa webean irekitasuna, berrikuntza eta aukera sustatzea da.

Mozilla teknologo, pentsalari eta eraikitzaileen komunitate globala da, eta elkarrekin lan egiten dugu Internet bizirik eta eskuragarri mantentzeko, mundu osoko jendeak osatu eta garatu dezan weba. Gure aburuz, gizakion artean plataforma ireki baten bidez burututako elkarlan hau funtsezkoa da gizabanakoaren garapenerako eta gu guztion etorkizunerako.

Irakurri Mozilla manifestua gure misioa erdiesteko bidean gidatzen gaituzten balio eta printzipioei buruz are gehiago ikasteko.

Ikusi goiko bideo hau nor garen, nondik gatozen eta weba zuretzako nola hobetzen dugun jakiteko.