Ezagutu nork zelatatzen zaituen

Ikusi nork zelatatzen zaituen sarean

Lightbeam Firefoxerako gehigarri bat da, bistaratze interaktiboen bitartez zurekin elkarreragiten duten webguneak erakusten dizkizuna — bai zuzenean bisitatutakoak, bai hirugarrengoak. Nabigatu ahala, Lightbeam-ek gaur egungo webaren sakonera osoa erakusten dizu, erabiltzaile arruntarentzat gardenak ez diren zatiak barne.

Deskargatu Lightbeam Firefoxerako Eskuratu Mozillaren gehigarrien orrian

Nola funtzionatzen du Lightbeam-ek?

Deskargatu eta exekutatu Lightbeam gehigarria Firefox nabigatzailea erabiliz.
Lightbeam-ek gertakarien erregistro bat sortuko du bisitatzen duzun gune bakoitzeko, eta baita nabigatzailean lokalki biltegiratzen den hirugarrengo gune bakoitzeko ere.
Lightbeam-ek gertakari hauek grafikoki bistaratzen ditu, nahita bisitatu dituzun guneen eta hirugarrengoen arteko interakzioak nabarmentzeko.
Webean nabigatu ahala, Lightbeam-ek grafikora datuak gehitzen jarraituko du. Lightbeam edonoiz geldi dezakezu, gehigarria desgaituz edo desinstalatuz. Zure Lightbeam-eko datuak era errazean gorde edo ezaba daitezke.

Segimendua eta pribatutasuna

Segimendua ez da beti txarra. Zerbitzu askok erabiltzaileen datuak darabiltzate eduki garrantzitsua erakusteko eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Baina, batzuetan, segimendua erabiltzailea ohartu gabe egiten da. Eta hori ez da ona. Zeu izan beharko zinateke nabigazio-datuak noiz eta nola partekatu nahi dituzun erabakitzen duena, partekatu nahi badituzu. Aintzat hartzen dugu gardentasunak duen garrantzia, eta gure misioa erabiltzaileei boterea ematea da — bai tresnak erabiltzean, bai informazioari dagokionean. Lightbeam-i buruz »

Bistaratu zure datuak

Firefoxerako Lightbeam gehigarria deskargatu eta instalatu ondoren, bisitatzen dituzun webguneen, eta orri horietan aktibo dauden hirugarrengoen denbora errealeko bistaratzea osatzen hasiko da gehigarria.

Aztertu zure konexioak

Grafikoa hazi ahala, datuak gertutik azter ditzakezu, zuzenean bisitatutako guneen eta hirugarrengoen arteko erlazioak arakatuz. Datuok nahi duzunean berrezarri edo gorde ditzakezu.

Ford Foundation-ek sostengaturik

Ford Foundation fundazioaren lana sareko segimendua jendeari ulertarazteko kanpainak hedatzea da — segimenduak dituen onura eta arazoekin batera. Ikasi gehiago »