Mozilla

Mozilla Firefox

Dirudienez Firefoxen bertsio zaharrago bat darabilzu.

Sync-en bertsio berriak Firefoxen azken bertsioarekin soilik funtzionatzen du

Laster zure iOS gailuan ere Sync erabili ahalko duzu

Sync Firefoxekin soilik lortu ahalko dituzun eginbide zoragarri horietariko bat da.

Ikasi Sync erabiltzen lau pauso errazetan:

  1. Ireki Firefoxen goian eskuman dagoen menua eta hautatu “Eman izena Sync-en.
  2. Sakatu “Hasi” irekiko den fitxan.
  3. Idatzi helbide elektronikoa eta pasahitza eta “Sortu Firefox kontua.
  4. Sakatu “Hurrengoa” postaz egiaztapen-mezu bat jasotzeko.

Mezua ireki ondoren, egin klik egiaztapen-loturan, eta kito! Aurrerantzean Firefox automatikoki sinkronizatuko da atzeko planoan.

Nola konfiguratu Sync bost pauso errazetan:

  1. Sakatu Menuaren botoia (pantailaren azpialdean edo nabigatzailearen goian eskuman).
  2. Hautatu Ezarpenak (baliteke aurrena Gehiago sakatu behar izatea).
  3. Sakatu Sync eta gero Hasi.
  4. Firefox kontu bat sortzeko orria fitxa berrian irekiko da.
  5. Bete inprimakia eta egin klik Hurrengoan.

Mezua ireki ondoren, egin klik egiaztapen-loturan, ez duzu besterik egin behar! Ez ahaztu gailu guztiak konektatzeaz Sync-i zukua ateratzeko.

Sinkronizatu pittin bat. Sinkronizatu pila bat.

Zuk aukeratzen duzu Firefoxen zein zati sinkronizatu, eta non. Eraman aldean irekitako fitxak bidaiatzean. Atzitu laster-markak lanetik. Edozer, edonoiz, edonon.

Etxean

Joan mahaitik sofara ezer galdu gabe. Nabigatu irekitako fitxetan zure smartphone-etik, edo jarraitu laster-markak bisitatzen tableta erabiliz.

Lanean

Jarraitu zure informazio garrantzitsu guztira konektatuta egoten. Sinkronizatu pasahitzak eta laster-markak edozein unetan erabili ahal izateko. Firefox bezala, izan ahal den seguruena da.

Aldean

Jarraitu zure webgune gogokoenak bisitatzen, edo amaitu etxean hasi duzun istorio hura — zoazen tokira zoazela. Sync-ekin inoiz baino errazago.

Android smartphone edo tableta bat duzu?

DESKARGATU ANDROIDERAKO FIREFOX