Nabigatu pausarik gabe Firefox Sync-ekin Sinkronizatu gailuen artean

Gailu guztietan Firefox izanez, saio hasiera bakarrarekin atzitu ditzakezu laster-markak, fitxak eta pasahitzak.

Hasi saioa Firefox kontuan mugikorretik edo tabletatik eta eskuratu irekitako fitxak, laster-markak eta pasahitzak edonondik.

Hasi saioa edo sortu kontu bat Firefox app-etik eta nabigatu alderik gabe zure pasahitz, laster-marka eta irekitako fitxekin.

Baliteke zure sistemak Firefoxen eskakizunak ez betetzea, baina honako bertsiootako bat proba dezakezu:

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Jarraitu argibideok Firefox instalatzeko.

Firefoxen pribatutasuna

Eskuratu app-a

Pertsonala

Gaur goizean erosketak egiteko zeharkatu duzun labirinto hori oroitzen? Berrekin utzi duzun lekutik mugikorra erabiliz iluntzean. Bazkalorduan deskubritu duzun afaritarako errezeta hura? Ireki ezazu sukaldeko tabletatik, instantean. Konektatu zure gailu pertsonaletara segurtasunez.

Segurua

Firefox kontua zure webeko gauza denetara sarbidea da — hauek seguru mantentzen laguntzen dizugu. Zure datuak beti daude zure kontrolpean, ezin ditu beste inork irakurri, eta zure kontuko pasahitzarekin zifratuta daude. Guk babesten dugu, eta zeuk daukazu giltza.

Erabilerraza

Jarraitu irekitako fitxekin eta gordetako artikuluekin larunbat goizeko kafea hartu bitartean. Aurkitu laster-marka eta pasahitzak Firefox darabilzun edozein gailutan — smartphone, tableta edo eramangarrian. Konektatu behar duzun guztia, eta ez beste ezer.