Firefox: Babes gehiago. Ardura gutxiago.

Zure pribatutasuna babesteak obsesionatzen gaitu. Horregatik egin dugu Firefox nabigazio pribatua besteak baino boteretsuago.

Baliteke zure sistemak Firefoxen eskakizunak ez betetzea, baina honako bertsiootako bat proba dezakezu:

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Jarraitu argibideok Firefox instalatzeko.

Firefoxen pribatutasuna

Nabigatu lorratzik utzi gabe

Partekatzea ona da, baina zerorrek hartu behar duzu erabakia. Firefoxen nabigazio pribatuak automatikoki ezabatzen du lineako informazioa ordenagailutik; hala nola pasahitzak, cookie-ak eta historia. Honela, ixtean ez duzu atzetik aztarnarik utziko.

Harrapatu ezkutuko tracker horiek

Zenbait webgune eta iragarkik ezkutuko tracker-ak eransten dizkizu, zure nabigatze-informazioa biltzen dutenak gunetik irten eta geroago ere. Firefoxen nabigazio pribatuak soilik du jarraipenaren aurkako babesa, horiek automatikoki blokeatzeko.

Utzi bazterrean tracker-en pisua

Tracker-ek ez dute soilik informazioa biltzen, bizkor nabigatzea ere galarazten dute. Firefoxen nabigazio pribatuak soilik blokeatzen ditu ezkutuko tracker-dun iragarkiak, pisu astun hori gainetik kendu eta libreki nabiga dezazun.