Chrome-k baino memoria-erabilera txikiagoa

Zure nabigatzaileak memoria gehiegi badarabil, aldatu Firefoxera.

Baliteke zure sistemak Firefoxen eskakizunak ez betetzea, baina honako bertsiootako bat proba dezakezu:

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.

Jarraitu argibideok Firefox instalatzeko.

Firefoxen pribatutasuna

Bizkortu zure ordenagailua

Ordenagailuan exekutatzen duzun edozein programak memoria pixka bat kontsumitzen du. Gehiegi erabiltzean, sistema moteeeeeldu daiteke. Firefoxek oreka bilatzen du — pausarik gabeko nabigazio lortzeko beste memoria erabiliz, baina ordenagailuak ondo erantzun dezan behar beste memoria libre utziz.

Ez gelditu berriro memoriarik gabe

Chromek Firefoxek baino 1.77x memoria gehiago darabil. Zure ordenagailua dagoeneko memoriaz larri badabil, asko moteldu daiteke. Firefoxen prozesu anitzeko azken bertsioa erabiliz memoria erabilgarri gehiago izango duzu gogoko programentzako.

Nabigatu bizkorrago, pribatuki

Arakatu Weba bizkorrago Firefoxen nabigatze pribatuarekin. Firefoxen modu pribatuak jarraipenaren aurkako babesa dakar, zeinak tracker-dun iragarkien karga blokeatzen duen. Hauek gabe orria bizkorrago karga daitezke.