Guk Firefox egiten dugu. Zeuk egiten duzu zure.

Maite dituzun eginbideak. Fidagarri zaizun pribatutasuna. Inoiz egin dugun Androiderako Firefoxik pertsonalizagarriena.

Bidali Firefox zure smartphone edo tabletara

Lortu Google Play-n

Zurea esklusiboki

Androiderako Firefoxek soilik eskaintzen dizkizu hainbeste modu
mugikorreko nabigazio-esperientzia erabat zureganatzeko.

Partekatze adimentsuagoa guztiontzat

"Partekatze bizkorra" edozer partekatzeko erarik moldakorrena da; azkena erabilitako aplikazioak gogoratzen ditu, nahi duzun bezala elkarbanatzen lagunduz.

Ikusi nola funtzionatzen duen
Share anything from the Web, using your favorite social sharing apps, directly from within Firefox for Android.
Share anything from the Web, using your favorite social sharing apps, directly from within Firefox for Android.

Gogoko eduki guztia eskura

Pertsonalizatu zure hasierako panelak nahi duzun edozein web edukirekin eta izan eskura jario gogokoenak instantean — hala nola, Instagram eta Pocket Hits.

Ikusi nola funtzionatzen duen
Add your favorite feeds, like Instagram, to your Firefox for Android home panel for instant access. Add Pocket Hits to keep your saved articles and blog posts at your fingertips. You can even add 101 Cookbooks and other feeds — whatever it is that you use most.
Add your favorite feeds, like Instagram, to your Firefox for Android home panel for instant access.

Ukitu pertsonalagoa

Bistaratu hasierako panelak nahi duzun ordenean; gehi, ezkuta edo ezaba itzazu nahierara, zure gogokoenak beti eskura izateko.

Ikasi gehiago
After adding content to your home panel, you can customize things further by choosing how the content is displayed.
After adding content to your home panel, you can customize things further by choosing how the content is displayed.

Irakurri eta gorde artikuluak errazki

Erabili irakurtzeko ikuspegia eta irakurketa-zerrenda, eta gozatu irakurketa-esperientzia atseginagoaz. Izan eskura gordetako artikuluak, baita linean ez zaudenean ere.

Ikasi gehiago irakurketa-zerrendari buruz
Ikasi gehiago irakurtzeko ikuspegiari buruz
Enjoy a more pleasant reading experience with Reader View and Reading List.
Enjoy a more pleasant reading experience with Reader View and Reading List.

Aldatu hizkuntzaz

Aldatu nabigatzailearen hizkuntza era bizkor eta errazean, zure gailu osoaren ezarpenak aldatu edo nabigatzailea berrabiarazi beharrik gabe.

Ikasi gehiago
Change the display language in Firefox for Android without changing your phone’s language settings.
Change the display language in Firefox for Android without changing your phone’s language settings.

Eraman pantaila handira

Bidali bideoak eta web edukiak zure smartphone-etik edo tabletatik transmisio-gaitasunak dituen edozein telebistara.

Ikasi gehiago
Send video content from Firefox for Android to any TV with supported streaming capabilities. Tap the screencast icon in the lower left corner of a video to begin playing it on your TV. Watch the content from your phone on your big screen TV.
Send video content from Firefox for Android to any TV with supported streaming capabilities.

Mantendu zure datu pribatuak pribatuan

Zure informazio pertsonalaren jabea zeu zarela sinesten dugu. Androiderako Firefox hori horrela izan dadin ziurtatzeko eginbidez betea dator.

  • Nabigatze pribatua
    jarraipenaren babesarekin

    Nabigatu historia, bilaketak eta cookieak gorde gabe, eta blokeatu ezkutuko hirugarrenak Webean zehar jarrai ez zaitzaten.

    Ikasi gehiago nabigatze pribatuari buruz
  • Garbitu historia

    Garbitu nabigatze-historia, pasahitzak eta gehiago ukitu bakarrarekin. Aukeratu zein datu pribatu ezabatu nahi dituzun, nahi duzun aldiro.

    Ikasi historia garbitzen
  • Gonbidatuentzako nabigazioa

    Partekatu nabigatzailea lagun eta senideekin batak bestearen jarduera ikusteaz kezkatu beharrik gabe.

    Ikasi nola partekatu nabigatzailea

Ez irten etxetik sinkronizatu gabe

Eraman aldean zure pasahitzak, laster-markak, irekitako fitxak eta gehiago, edonora zoazela ere. Erabili Sync smartphone-ean edo tabletan eta izan eskura mahaiganekotik behar duzun dena — eta alderantziz — URLak buruz oroitu beharrik gabe.

Ikasi gehiago Sync-i buruz

Aukeratu Firefox