Deskargatu Firefox

Firefox is no longer supported on Windows 8.1 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox is no longer supported on macOS 10.14 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox Privacy Notice

Mozilla proiektuaren historia

Mozilla proiektua 1998an sortu zen, Netscape nabigatzailearen iturburu-kodea ireki egin zutenean. Interneteko milaka programatzaileren sormen-indarra baliatzeko asmoa zuen, eta nabigatzaileen merkatuan aurrez inoiz erdietsi gabeko innobazio maila erdiestekoa. Lehenengo urtean zehar, mundu osoko komunitateko kide berriek funtzionalitate berriekin lagundu zuten, existitzen ziren ezaugarriak hobetu zituzten, eta proiektuaren beraren kudeaketa eta planifikazio lanari ekin zioten.

Komunitate ireki bat sortuz, Mozilla proiektua beste edozein konpainia baino handiago bihurtu zen. Komunitateko kideak inplikatu egin ziren, eta proiektuaren jatorrizko misioa hedatu zuten — Netscape-en hurrengo nabigatzailean soilik lan egin ordez, jendeak hainbat nabigatzaile desberdin, garapenerako tresnak eta bestelako proiektu multzo bat sortu zituen. Jendeak Mozillari laguntza era ezberdinetan eman zion, baina denak zeuden grinatsu software librea sortzeko, eta erabiltzaileei Internet bizitzeko aukera berri bat eskaintzeko.

Garapenean urte batzuk igarota, Mozilla 1.0 argitaratu zen 2002an, aurreneko bertsio nagusia. Bertsio honek hobekuntza ugari ekarri zizkien suite-ean zetozen nabigatzaileari, posta-bezeroari eta beste aplikazioei, nahiz eta hauek jende gutxik erabili. 2002an, Interneteko erabiltzaileen %90ak baino gehiagok Internet Explorer zerabilen nabigatzeko. Garai hartan inor gutxi ohartu arren, Phoenix-en aurreneko bertsioa (geroago Firefox izena hartuko zuena), urte hartan atera zuten Mozilla komunitateko kideek, helburu gisa jende multzo ahalik eta zabalenari ahalik eta nabigatze-esperientzia onena eskaintzea zuelarik.

2003an, Mozilla proiektuak Mozilla Foundation sortu zuen, dohaintza-emaile indibidualek eta konpainia ugarik sostengatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea. Mozilla Foundation jaioberriak proiektuaren eguneroko operazioak kudeatzeko lanean jarraitu zuen, eta berak hartu zuen ofizialki Interneten irekitasuna, innobazioa eta aukera sustatzeko zeregina ere. Hau egiteko bidean softwarea atera zuen, hala nola Firefox eta Thunderbird, eta esparru berrietara hedatu zen, esaterako Webean irisgarritasunerako hobekuntzak sostengatzeko diru-laguntzak emanez.

Firefox 1.0 2004an argitaratu zen, izugarrizko arrakasta lortuz — urtebete baino gutxiagoan 100 milioi deskarga baino gehiago lortu zituen. Ordudanik erregularki atera dira Firefoxen bertsio berriak, errekor berriak ezarriz. Firefoxen arrakastari esker, erabiltzaileei aukeratzeko ahalmena bueltatu zaie. Lehia berrituak innobazioa bizkortu eta Internet guztiontzako hobetu du.

2013an Firefox OS atera genuen, smartphone-etan Webaren botere osoaz baliatu ahal izateko, eta berriro ere kontrola eta aukera eskaintzeko online mundura datorren belaunaldi berriari.

2013an Mozillak bere 15. urteurrena ere ospatu zuen. Komunitateak argi utzi du konpainia komertzialek onura jaso dezaketela kode irekiko proiektuekin egindako elkarlanari esker, eta baita kode irekiko softwarea ekoitziz azken erabiltzaileentzako produktu zoragarriak lor daitezkeela ere. Internet inoiz baino pertsona gehiagok erabiltzen dute, bizipen hau haien hizkuntza propioan izanez, gainera. Erakunde jasangarri bat sortu da, merkatuko mekanismoez baliatuz onura publikodun misio bat sostengatzen duena. Eta bere modeloa beste batzuek ere erabili dute erakunde ireki, garden eta kolaboratiboak sortzeko esparru gama zabalean.

Etorkizuna erronkaz eta aukeraz betea dator, iraganean ere izan zen bezala. Ez dago bermatzerik Internetek irekia, gozagarria edo segurua izaten jarraituko duenik. Mozillak aukera bat eskaintzen jarraituko du jendearen ahotsa entzun dadin, eta haien lineako bizitzen gaineko kontrola izan dezaten. Jakina, ez gaude bakarrik zeregin honetan. Mozilla komunitatea existitzen bada, iturburu irekiko beste proiektu eta onura publikoko beste erakunde batzuekin batera, gure helburu komunak errealitate bilakatzeko konpromisoa hartu duten pertsonei esker da. Gure misioa burutzen lagundu nahi baduzu, hartu parte.

Mozillaren historiari buruzko informazio gehiagorako, ikusi honakoa: