Non dago FLASH?
Zure segurtasunerako, Firefoxek Flash-en bertsio zaharkitua desgaitu du. Eguneratu azken bertsiora.
- 1. urratsa: Egin klik Eguneratu loturan plugin bat eguneratzeko.
- 2. urratsa: Burutu gomendatutako eguneraketa guztiak nabigatzailea berrabiarazi baino lehen.
| Plugin-aren xehetasunak | Egoera | Ekintza |
|---|---|---|
Ohiko Galderak
Zer da plugin bat?
- Plugin-ek bideoak, animazioak eta jokoak funtzionarazi ditzakete.
- Firefoxez kanpoko enpresek garatzen dituzte, hala nola Adobe Systems eta Apple.
- Plugin-ak ez dira beti automatikoki eguneratzen.
Zergatik eguneratu beharko nituzke plugin-ak?
- Plugin zaharrek nabigazioa oztopatu eta denbora galarazi dezakete.
- Plugin zaharrek malware, birus eta bestelako segurtasun-mehatxuen erasoak jasateko arriskua areagotzen dute.
- Eguneratutako plugin-ek hobekuntzak dakartzate, web-a hobea eta seguruagoa izan dadin ahalbidetuz.
Nola lagun nazake Firefoxek?
Etorkizunean Firefoxek plugin-ak automatikoki eguneratuko ditu. Bitartean, bisitatu noizean behin orri hau eta eguneratu plugin-ak seguru mantentzeko.
Zein plugin dauzkat?
Goian zerrendatutako plugin-ak antzeman ditugu automatikoki, Firefoxen instalatutako plugin-ak ikusteko jarraitu urrats hauek:
- Ireki Tresnak menua.
- Hautatu Gehigarriak.
- Klikatu Plugin-ak fitxan.
Nola desgaitu dezaket plugin bat?
Firefoxen:
- Ireki Tresnak menua.
- Hautatu Gehigarriak.
- Klikatu Plugin-ak fitxan.
- Egin klik zerrendako plugin batean.
- Sakatu Desgaitu botoia.
Kontuz: plugin bat desgaitzeak esan nahi du aurrerantzean ezingo dituzula egin zenbait gauza. Adibidez, Flash desgaitzen baduzu, ezingo duzu bideorik ikusi streaming gune ezagunetan.
Galdera gehiagorik?
Gure laguntza-gunea lagungarri izan dakizuke plugin-ei buruz ikasteko edo plugin-ekin arazoak konpontzeko.
