Ezagutu Sync. Bizkorra, segurua eta erabilerraza da:

  1. Ireki Firefoxen goian eskumaldean dagoen menua eta hautatu “Eman izena Sync-en.”
  2. Irekiko den fitxan, sakatu “Hasi”.
  3. Idatzi helbide elektronikoa eta pasahitza eta “Sortu Firefox kontua.”
  4. Sakatu “Hurrengoa” postara egiaztapen-mezu bat bidaltzeko.

Begiratu posta, eta egin klik mezuaren egiaztapen-loturan.

Kitto! Une honetatik aurrera Firefox automatikoki sinkronizatuko da atzeko planoan.

Android mugikor edo tableta daukazu?

Deskargatu Androiderako Firefox zure mahaigainekoa eta gailu mugikorra sinkronizatuta izateko.

Eskuratu doan Google Play-n