Firefoxen ezaugarriak

Txundigarritasun mota guztiak bateratuz, zure nabigatze-esperientzia hobetuz.

Goi-mailako ezaugarriak

(jarri sagua gainean xehetasunak ikusteko)

  • Super-abiadura

    Super-abiadura

    Ikusi web orriak bizkorrago, ordenagailuaren memoria gutxiago erabiliz.

  • Sinkronizatu guztia

    Sinkronizatu guztia

    Eraman Firefox zurekin, edonora zoazela ere. Sinkronizatu zure nabigazioa gailu ugarietan zehar.

  • Pertsonalizazio erraza

    Pertsonalizazio erraza

    Milaka gehigarrik Firefox zure estilora moldatzeko aukera ematen dizute.

  • Barra txundigarria

    Barra txundigarria

    Ahaztu URL zaharkituak – bilatu gogoko dituzun webgunean di-da batean.

  • Interfaze intuitiboa

    Interfaze intuitiboa

    Firefox zugan pentsatuz eraikia dago, horregatik da erabilerraza lehenengo unetik.

Itzuli gora

Nabigazio errazagoa

Barra txundigarria

Sartu zure webgune gogokoenetara instantean – baita URLak gogoratzen ez badituzu ere. Idatzi bila zabiltzana helbide-barran (hots, barra txundigarrian) eta osaketa automatiko funtzioak bat datozen helbideak erakutsiko dizkizu zure historia, laster-markak eta irekitako fitxak begiratuz.

Barra txundigarriak erabili ahala ikasten du, zure hobespenetara egokitzen da eta emaitzarik aproposenak bueltatzen ditu. Emaitzak hobeto kontrola ditzazun konfiguratu dugu (pribatutasun ezarpenak barne) eta errendimendua hobetu ere bai bila zabiltzana bizkorrago aurkitzeko.


Interfaze hobetua

Beti gabiltza nabigazio errazago eta eraginkorrago baten bila.
Jarraitu irakurtzen azken hobekuntzak ezagutzeko:

Fitxak goian

Fitxak barra txundigarriaren gainean daude, bisitatzen dituzun webguneen edukiari atentzio gehiago emateko.

Firefox botoia (Windows eta Linux)

Menu guztiak orain bakar batetan bildu ditugu modu errazean eskuragarri izateko.

Laster-markak botoia

Kudeatu laster-markak botoi bakarrarekin. Aurkitu lotura gogokoenak bidean trabatu gabe!

Sinplifikatutako Berritu/Gelditu botoia

Barra txundigarriak orain botoi bakarrarekin modu errazean birkargatzen ditu orriak, edo gelditzen ditu kargatzen dabiltzanak.

Etxea botoia

Etxea botoia bilaketa-barraren eskumaldera eraman dugu.


Fitxak

Bisitatu gune ugari aldi berean, modu sinple eta errazean. Gune berri bakoitza fitxa berrian irekitzen da
(ez leiho berrian) eta klik bakarrarekin duzu eskuragarri.

Aplikazio-fitxak

Hartu beti irekita dauzkazun guneak—esaterako web-posta—eta atera zure fitxen barratik, nabigatzailean betirako txoko bat emanez.

Berrireki itxitako fitxa eta leihoak

Konturatu gabe fitxa edo leiho bat ixten baduzu, klik bakarrarekin berrireki dezakezu. Begiratu Azkenaldiak itxitako fitxak edo Azkenaldian itxitako leihoak Historia menuan eta hautatu berrireki nahi duzun fitxa edo leihoa.

Aldatu fitxara

Fitxa berri bat irekitzean, edo barra txundigarrian bilatzean, Firefoxek gune hori dagoeneko irekita daukazun begiratuko du. Hala bada, irekita dagoen fitxara bideratuko zaitu, gune bera birritan ireki ez dezazun.

Scrolling erraza

Zure 20 orri gogokoenak batera irekita eduki nahi dituzu? Ezaugarri dotore eta berri bati esker fitxetan zehar arakatu ahalko duzu guztiak ikusi eta nahi duzuna berehala eskuragarri izateko.

Antolatu fitxak Panoramarekin

Fitxa gehiegi? Berreskuratu zure nabigatzailea fitxen nahaspilatik! Panoramarekin fitxak arrastatu eta jareginda taldekatu ditzakezu, hauek antolatu, izendatu eta modu erraz eta bisualean kudeatzeko. Panorama erabiltzen hasteko pertsonalizatu Nabigazioko tresna-barra eta hautatu Fitxa-taldeak ikonoa, edo egin klik saguaren eskumako botoiarekin edozein fitxatan eta hautatu Mugitu taldera.


Sinkronizatu guztia

Sync-ek zure mahaigaineko ordenagailuko eta mugikorreko Firefox aplikazioak sinkronizatzen ditu, era honetan nabigazio-historia, pasahitzak, laster-markak eta irekitako fitxak ere eskuragarri izan ditzazun edozein gailutatik. Sartu urte luzeetako nabigaziora mugikorra erabiltzen duzun lehen alditik, erabili mahaigainekoan gordetako pasahitzak mugikorrean azaltzen zaizkizun inprimakietarako.

Dagoeneko has zaitezke mahaigainekoarekin nabigatzen, bide-erdian zutitu eta mugikorretik irekita zenituen fitxetara sartu. Nabigazioa ez da inoiz lehen zena izango! Ikasi gehiago Sync-i buruz edo eskuratu Firefox mugikorrerako.

Pasahitz-kudeatzailea

Gogoko gune bat bisitatzen duzunero pasahitza gogoratzen eta behin-eta-berriz sartzen aritzeaz nazkatuta? Hemen da Firefox zuri laguntzeko! Saioa hasten duzun lehen aldian pasahitza gogoratzea nahi duzun galdetuko zaizu era diskretu batean, eta aurrerantzean Firefox arduratuko da guztiaz.

Bete inprimakiak

Inprimaki bat betetzerakoan, adibidez bidalketa-helbidea, Firefoxek sartu beharrekoa gomendatuko dizu eremu bakoitzerako, aurrez sartu dituzun datuetan oinarrituta. Galdera berak behin-eta-berriz betetzeaz aspertuta? Hemendik aurrera inprimakiak ziztu bizian beteko dituzu!



Berreskuratu saioa

Saioa berreskuratzeko sistemak instant batean dakarzkizu bueltan zure leihoak eta fitxak, sartu duzun edozein testu edo deskargatzen zenbiltzan edozein fitxategi ere berreskuratuz. Nabigatzailea berrabiarazi dezakezu zure lekua galdu gabe gehigarriak edo eguneraketak instalatu ostean. Eta Firefox edo zure ordenagailua ustegabean ixten bada ez duzu datuak berreskuratzen denbora galdu beharrik izango. Posta mezu bat idazten ari bazinen, amaitu zenuen lekutik jarraitu ahalko duzu, idatzitako azken hitza ere galdu gabe.

Egiaztatu ortografia

Ortografia egiaztatzaile integratuak web orrietan zuzenean lan egiten du, esaterako blog sarrera bat edo mezu elektroniko bat idaztean. Alboratu alperrikako lanak eta ahaztu akatsez.


Antolatu

Gauza zoragarri ugari dago sarean, Firefoxek milaka modu eskaintzen dizkizu guztia antolatzeko.

Laster-markak klik batean

Laster-markak nahi duzun moduan kudeatu. Helbide-barraren eskumaldean agertzen den izartxoan klik bakarra eginda orri horren laster-marka sortzen da. Klik bikoitza eginda laster-marka kokatu eta etiketak gehitzeko aukera izango duzu. Laster-markak karpeta desberdinetan gorde, izen egokia eman eta gaiaren arabera antolatu ("lan bila" edo "erosketak" esate baterako). Bilatzeko momentuan helbide-barran etiketa, orriaren izena edo lotura duen hitzen bat idatzita orria amen batean topatuko duzu. Etiketa eta laster-marken izenak zenbat eta gehiago erabili, sistema gero eta hobeto moldatuko da zure hobespenetara.

Etiketak

Etiketatu webguneak zuretzako esanguratsuak diren hitzekin. Esate baterako, www.berria.info guneari "berriak" eta "euskara" etiketak jarri eta www.bbc.co.uk guneari "berriak" etiketa jar diezaiokezu. Helbide-barran "berriak" hitza idaztean bi lekuak agertuko dira aukera moduan. Gune bakar batek hainbat etiketa izan ditzake eta ez dago inolako mugarik sortutako etiketa kopuruan. Batzutan orri baten izena ez dugu gogoratzen, baina esanahi logikoa duten etiketak erabilita erraz aurkituko dugu.

Biltegia

Nabigazio ahalik eta eraginkorragoa izan. Historia (bisitatutako webgune guztiak) eta laster-markak (gordetako webgune guztiak) biltegian gordetzen dira. Modu honetan erraz antolatu eta bilatu daitezke. Maiz egindako bilaketak karpeta dinamiko azkarretan gorde daitezke. Karpeta hauek laster-markak eta historia hazten den heinean eguneratzen dira.


Bilatu eta aurkitu

Bilaketarako aukera tekla konbinazio sinple batekin bistaratzen da. Bilatu hitz edo esaldi bat irekitako orrian. Hautatu testua ezaugarri hau erabili haurretik eta bilatzaileak hautatutako testuarekin beteko du testu-eremua. Ikusi zure bilaketarekin bat datozen emaitza guztiak batera, edo bilatu atzerantz eta aurrerantz orriko bat-egiteen artean.

RSS jario-irakurtzailea

Orduak ematen dituzu azken berrien eta eguneraketen peskisan? Ordeztu metodo zaharrak eta gehitu RSS jarioen ikonoa tresna-barrara, sortu iturriak lineako web zerbitzu bat edo bezero bat erabiliz, edo Firefoxen laster-marka dinamikoekin.

Deskarga-kudeatzailea

Deskargatu fitxategiak era azkar eta seguruan! Pausatu-eta-jarraitu ezaugarriari esker edonoiz gelditu edo hasi dezakezu deskarga. Beraz, fitxategi handi bat erdi-deskargatuta badaukazu eta autobusa galtzear bazaude, eman pausari eta jarraitu beranduago. Funtzionalitate honek sistema kraskatu eta berrabiaztera behartuta dagoenerako ere balio du. Kudeatzaileak deskargaren aurrerapena erakutsi, deskargatutako fitxategiak bilatzeko aukera eman eta zer helbidetatik deskargatu diren ere erakusten dizu.

Lineaz kanpoko nabigazioa

Jarri zure ordenagailua lineaz kanpo informazioa hatzamarretatik urrundu beharrik gabe. Gune batzuek aplikazioak—web posta esaterako—lineaz kanpo ere erabiltzeko aukera ematen dute.

Erabateko zooma

Argazkiak eta irudiak tamaina handiagoan ikusi nahi? Zoom berri bati esker web orrietako xehetasun guztiak gertuago ikusiko dituzu, garrantzitsuenean zentratu ahal izateko. Orriak proportzionalki eskalatuko dira, diseinu eta elementu guztiak aldi berean tamainaz aldatuz.

Itxura naturala

Firefox plataformak etxeko itxura dakar. Pentsatu Firefoxengan lagunak erraz egiten dituen pertsona baten gisan. Berdin dio Windows 7, Mac edo Linux darabilzun, nabigatzailea paregabeki moldatuko da zure ordenagailuko ingurunera. Itxura natiboari esker erabiltzeko ez duzu trabarik izango.

Firefoxen laguntza

Laguntza beharrean? Gure laguntzarako gunean artikulu, foro eta tutorial ugari aurkituko dituzu esperientza hobe baterako soluzio eta aholku mordoarekin.

Itzuli gora

Hobetutako errendimendua

Runfield web bidezko jokoa da, JavaScript eta Canvas baliatuz sortua. Probatu zerorrek »

Super-abiadura

Bizkortasuna abioan, grafikoak renderizatzean eta orriak kargatzerakoan; Firefox errendimendu-hobekuntzaz beteta dator, eta segituan nabarituko duzu hori. Hasi konpartimentuak integratzetik eta JavaScript objektuak modu eraginkorragoan kudeatzetik eta ECMAScript 5 jasatera edo JägerMonkey JavaScript motor berria erabiltzera, gogor egin dugu lan honako hau inoizko Firefoxik boteretsuena izan dadin.

Hardware azelerazioa

Gozatu bideo eta web edukien azelerazio grafiko super-bizkorraz, geruzetan oinarritutako grafiko-sistema bati esker, Windowser Direct2D eta Direct3D teknologiak eta Mac-en OpenGL erabiltzen dituelarik.

Kraskaduren aurkako babesa

Firefoxek etenik gabeko nabigazioa dakarkizu, baita Adobe Flash, Apple QuickTime edo Microsoft Silverlight plugin-ek huts egiten badute ere. Maiz erabiltzen diren plugin hauetariko bat kraskatu edo izozten bada, honek ez du eraginik izango gainontzeko Firefoxen. Birkargatu orria plugin-a berrabiarazteko eta saiatu berriz. Ikasi gehiago plugin-ei buruz.

Ikasi gehiago Firefoxen errendimenduari buruz.

Mundu errealerako errendimendua

JavaScript motor zeharo bizkorra izatea garrantzitsua da, zalantza gabe, baina aldaketa hauek sarritan milisegundotan neurtzen direnez, askotan garrantzitsuagoa da nabigatzaileak duen tankera erabili ahala. Horregatik ari gara etengabe hobetuz Firefox, web-a darabilzun modurako bikaina izan dadin – adibidez fitxak bizkorrago irekitzea, edo Barra txundigarriak emaitzak are bizkorrago bueltatzea. Azken finean, kontua da nahi duzun lekura eramatea, ahalik eta bizkor eta errazen.

3D web-ean

WebGL-ri esker 3D grafikoak heldu dira Firefoxera, garatzaileei ateak irekiz joko biziak sortu ahal izateko edo bisualizazio mota amaigabeak web-era ekartzeko.

Itzuli gora

Segurtasun aurreratua

Webguneen berehalako identifikazioa

Erosketa bat egin baino lehen webgune baten zilegitasuna %100ean ziurtatu nahi al duzu? Gunearen favicon-ean klik egin identitatea berehala gainbegiratzeko. Beste klik batekin argibide gehiago: zenbat aldiz bisitatu duzu dagoeneko? zure pasahitzak gordeta al daude? Gune susmagarriak begiratu, iruzurrak saihestu eta gunea benetakoa dela ziurtatu.

Edukien segurtasun-politika

Firefoxen edukien gaineko segurtasun-politikaren diseinuak guneen arteko scripting erasoak ekiditen ditu, webguneei mekanismo bat eskainiz, hauek nabigatzaileari zer eduki den legitimoa jakinarazteko. Nabigatzaileak, ondorioz, webguneak onesten ez duen edozein eduki albora dezake, zure segurtasuna babestuz.

Segurtasun ezarpen pertsonalizatuak

Kontrolatu zein mailako xehetasunez aztertu behar duen Firefoxen gune bakoitza. Salbuespenak ere gehitu ditzakezu, segurtasun-kontrolik behar ez duten guneentzat. Pertsonalizatu ezarpenak pasahitzentzat, cookientzat, irudiak kargatzeko eta gehigarriak instalatzeko, web esperientzia indartsu bat lortuz.

Gurasoen kontrola

Sendotu Windows 7n sartutako gurasoen kontrolaren hobespenak—gelditu nahigabeko deskargak eta gehiago.

Eguneraketa seguruak

Firefoxek konexio seguru bat bilatzen du gehigarriak, hirugarrengoen softwarea eta Personasak instalatu edo eguneratu baino lehen.

Plugin zaharkituen detekzioa

Plugin-ak hirugarrengoen software zati txikiak dira, Adobe Systems eta Apple bezalako konpainiek garatuak bideoak, animazioak edo jokuak erabili ahal izateko. Segurtasun arazo larria izan daitezke zaharkituta egonez gero, horregatik eraiki dugu tresna bat eguneratuta mantentzen laguntzeko. Aztertu zure plugin-ak.

Nabigatze pribatua

Batzutan ederra da sekretuan ibiltzea. Ezaugarri hau martxan dagoelarik, ez duzu zure nabigazioaren arrasto txikienik ere utziko begibistan. Nabigatze pribatu modua oso erraz aktiba edo desaktiba dezakezu, berehala egiten zenbiltzanera itzuliz inoiz ezer gertatu ez balitz bezala (edo beti pribatuan nabiga dezakezu). Bereziki interesgarria da partekatutako ordenagailu batetik zure bankuko kontura sartzeko edo ziberkafe batean posta irakurtzeko.

Antibirusen integrazioa

Firefox ederki integratzen da Windowseko birusen aurkako softwarearekin. Fitxategi bat jaisten duzunero, zure konputagailuko antibirusak automatikoki aztertzen du, honela birusetatik eta beste malwarearen erasoetatik babesteko.

Web iruzurraren aurkako babesa

Egin erosketak eta negozioak modu seguruan. Firefoxek faltsukerian aritzen diren guneen zerrenda eguneratzen du egunean 48 aldiz. Beraz, gune maltzur batek benetan fidatzen zaren gune baten antza hartzen duenean (zure bankua, adibidez) iruzur egiteko asmoz, nabigatzaileak mezu handi bat erakutsiko dizu.

Garbitu azkenaldiko historia

Garbitu zure datu pribatu guztiak edo azken orduetako aktibitatea klik gutxi batzuekin. Erabateko kontrola daukazu zer ezabatu erabakitzeko, eta berehala zure informazioa desagertuko da—zure konputagailuan nahiz liburutegikoan. Oso erraz.

Malwarearen aurkako babesa

Firefoxek birus, zizare, troiako zaldi eta spywareagandik babesten zaitu. Halabeharrez gune erasotzaile bat bisitatzen baduzu, gunetik ateratzeko gomendatuko dizu, zergatia azalduz.

Arrastorik ez

Gune ugarik zure lineako nondik-norakoen arrastoa gorde eta datuak publizitate konpainiei saltzen dizkie. Ez baduzu hau atsegin, Firefoxekin guneei arrastorik ez gordetzeko esan diezaiekezu, eta zure nabigazio-ohiturak pribatuan gorde.

Ahaztu gune hau

Webgune bat bisitatu ostean damututa? Ezaugarri honekin, gune horren arrasto guztiak ezaba ditzakezu nabigatzailetik—galderarik gabe!

Segurtatu webguneetarako konexioak

Firefoxek zure datu pribatuak eskuratu nahi dituzten erasogileak alde batera uzten ditu, aukera ematen duten webguneentzat automatikoki konexio seguruak erabiliz https zerbitzarien bidez.

Eguneraketa automatikoak

Firefoxek automatikoki jakinaraziko dizu bertsio berri bat eskuragarri dagoen aldiro, era honetan nabigatzailea egunean izan eta segurtasun konponketa guztien abantaila hartzeko.

Ikasi gehiago Firefoxen segurtasun-ezaugarriei buruz.

Itzuli gora

Pertsonalizazio boteretsua

Gehigarrien kudeatzailea

Gehigarrien kudeatzailea birdiseinatu egin da, gehigarriak aurkitu eta instalatu ahal ditzazun Firefoxetik irten gabe. Arakatu gehigarrien puntuazio, gomendio, deskribapen eta argazki artean aukerarik egokiena hartzeko. Gehigarrien kudeatzailearen bitartez hirugarrengoen plugin-ak ikusi, kudeatu eta desgaitu ditzakezu klik gutxi batzuekin, eta baita instalatutako gehigarrien eguneraketak begiratu eta automatikoki instalatu ere kudeatzailea irekitzen duzun aldiro.

Jantzi Firefox Personasekin

Eman Firefoxi nahi duzun edozein itxura Personas erabiliz: erraz instalatzen diren milaka gai, mundu osoko erabiltzaileek sortuak (edo agian zerorrek egindakoak!). Klik bakarrarekin nabigatzailea jantzi dezakezu diseinu sinple, eredu koloretsu, edo Harry Potter eta Bob Marleyren estilora..

Interfaze pertsonalizagarria

Denoi gustatzen zaigu gure erara nabigatzea, horregatik ahalbidetu dugu Firefoxen interfazea horren erraza izatea zure nahietara egokitzea: lekuz aldatu, antolatu, gehitu edo kendu botoiak eta eremuak, eta aldatu nabigatze-esperientzia nahi duzun bezala. Hasteko, klikatu eskumako botoiarekin nabigazioaren tresna-barran eta hautatu Pertsonalizatu aukera.

Ikasi gehiago Firefoxen pertsonalizazio-ezaugarriei buruz.

Gehigarrietatik haratago

Gehigarriak dira pertsonalizazioaren gailurra, baina Firefox zure estilora egokitzeko aukerak ez dira hor amaitzen. Bilaketa-motor berriak gehitu ditzakezu, tresna-barren hobespenak aldatu, nabigazio-botoien tamaina, forma eta estiloa aldatu eta gehiago. Hobespen gehigarrien bitartez web-posta irakurtzeko bezeroa (esaterako Gmail) zehaztu dezakezu, helbide batean klik eginez web hori irekitzeko, edo berriak irakurtzeko aplikazioa aukeratu, bidean azaltzen zaizkizun blogentzat.

100.000 modu pertsonalizatzeko

Ortzemuga da muga bakarra, etengabe haziz doan milaka Firefoxerako gehigarridun liburutegiarekin, gehitzeko gutxi du zure estiloa daukan nabigatzaileak. Kudeatu sareko apustuak, igo argazki digitalak, begiratu biharko eguraldia instantean eta entzun musika nabigatzailetik bertatik. Ez badakizu nondik hasi, arakatu gehigarri arrakastatsuenen artean.

Itzuli gora

Punta-puntako teknologia

Azken web teknologiak

Webguneen egile eta garatzaileek Firefoxen funtzionalitate berri eta hobetuak maitatuko dituzte. Puntako eduki eta aplikazioak sortuz gozatzen baduzu, Firefox da zure aukerarik onena. Ikusi proben mapa gehiago ikasteko.

WebSockets

WebSockets open the door to instantaneous two-way communications between Firefox and Web servers. This makes it easier for developers to build real-time messaging applications and HTML5 games on the Web that are more responsive and interactive than ever before.

Eguneratu inprimakiak

Inprimakiak sortzea dagoeneko ez da lan neketsua. Firefoxen barneratutako inprimakien ezaugarriek, zerrenden atributuak eta HTML balidazioak adibidez, behar dituzun tresna guztiak ematen dizkizute.

WebM eta HD bideoak

HTML5 bideoen estandarrean aurrenekoak izanik, Firefoxek WebM formatua ere onartzen du, kalitate altuko bideoak modu irekian ikus ditzazun.

Parser-a

Firefoxek HTML5erako gertu dagoen parserra dakar. Parser honek bere baitan ditu gaitasun berriak, batez ere lerro-arteko SVGak, baina errendimendua ere hobetzen du, parseatzeko algoritmoa bere prozesagailuan exekutatuz.

IndexedDB

Firefoxek IndexedDB bertsio goiztiar bat dakar garatzaileek nabigatzailean lokalki datuak biltegiratzeko probak egin ditzaten.

Hurrengo belaunaldiko grafikoak

Sinesteko ikusi egin behar. Gure grafiko-motor bertsio-berrituari esker testuak eta grafikoak renderizatzea, SVG eta Canvas barne, inoiz baino bizkorrago eta zehatzagoa da. Firefoxek automatikoki zuzentzen ditu zure irudietako koloreak (adibidez argazki digitaletakoak), ziurtatuz bistaratzen diren koloreak irudiaren datuetan dauden berberak direla.

Scratchpad

One of our new, built-in developer tools, Scratchpad lets you build and test snippets of JavaScript code right in the browser, saving you time and precious keystrokes.

Fitxategien API hobetua

Sostengu hedatua fitxategiak igotzeko .click() kontrolarentzat, .slice eta fitxategien API url-entzat, Firefoxek garatzaileei fitxategiak igotzeko esperientzia hobeto pertsonalizatzen uzten die.

Eman orriei estiloa CSS3rekin

CSS3ren ezaugarrientzako sostengua, hala nola border-radius, box-shadow eta beste trantsizio eta transformazio asko, web orrietan animazio dotoreak jartzea erraztuz.

Audio APIa

Firefox multimedia web-ean integratzeko modua aldatzen ari da. HTML5ek garatzaileei audio informazioa irakurri eta idazteko bidea errazten die JavaScript erabiliz. Audio informazio hutsari esker abesti zoragarriak konposatu ahalko dituzu!

Ukimen anitza

Firefox orain Windows 7ren ukimen anitzaren sostenguarekin integratzen da, nabigatzailearekin erabateko interakzioa izan dezazun.

Web-kontsola

Puntako webguneek nola funtzionatzen duten jakin nahi? Firefoxekin web orri dinamikoen erraietan sartzeko aukera daukazu analisi-tresna esperimental honi esker.

Ikasi gehiago Firefoxen teknologia-ezaugarriei buruz.

Itzuli gora

Sarbide unibertsala

Letra-tipo mundialak

Firefoxek tipografia formatu irekiak onartzen ditu, hala nola WOFF, TrueType edo OpenType, ondorioz web garatzaileak tipografia jakin batzuetara mugaturik ez daudelarik webguneak sortzerakoan. Firefox arduratzen da letra-tipoak behar bezala bistaratu eta renderizatzen zuk tipografia hori ordenagailuan instalatuta ez izan arren, nabigatu ahala tipo desberdin anitz ikusteko aukera emanez.

Firefoxen hizkuntza

Firefoxek beste edozein nabigatzailek ez bezala hitz egiten du euskaraz. Weba mundu osoan zehar hedatzen den baliabide bat da eta pertsona guztiona da. Horregatik ahalik eta hizkuntza gehien hitz egiten du Firefoxek. 74 hizkuntzatara dago itzulita, frantses edo txineratik, finlandiera edo txekierararte. Bilatu zure hizkuntza (Hizkuntza guztien zerrenda AEBetarako webgunean).

Testuen renderizatze hobea

Irakurri zure hizkuntzan idazten den moduan—bizitza errealean bezala. Gure grafiko-motorrak arabiera, pertsiera, punjabi-a eta beste hizkuntza mordoa arazorik gabe renderizatzen ditu.

Irisgarritasunaren alde

Sakatu beharreko teklak gero eta gutxiago dira, web orrietan zoomak baimentzen ditu, gero eta pantaila-irakurle gehiago onartzen ditu,... Firefox ezinduentzako askoz erabilterrazagoa da.

Pertsonalizazio unibertsala

Itzulpenetik haratago joan eta benetan zuretzako zentzua duen webaz gozatu. Munduko toki bakoitzeko garatzaileak lekuan lekuko Firefoxen bertsioa pertsonalizatu dute tokiko hiztegiekin, bilaketa-motorrekin, laster-marka dinamikoekin eta web jarioekin. Bizi zaren lekuaren arabera, Berria.info-ko titularrak ikusi ahal izango dituzu edo Txinan kokatutako Baidu bilatzailean bilaketak egiteko aukera izango duzu.