Deskargatu Firefox

Firefox is no longer supported on Windows 8.1 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox is no longer supported on macOS 10.14 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox Privacy Notice

Mozilla Manifestuaren Addenduma

Hitzeman Internet osasuntsuaren alde

Internet ireki eta globala inoiz izan dugun komunikazio eta kolaborazio baliabiderik boteretsuena da. Gizadiaren aurrerapenerako ditugun itxaropenik sakonenetako batzuk adierazten ditu. Ikasteko aukera berriak eskaintzen ditu, gizatasun partekatu baten sentipena eraikiz, eta alde orotako jendeak aurre egin beharreko arazoak konpontzeko bidea emanez.

Azken hamarkadan promes hau era ugaritan asebetetzen ikusi dugu. Ikusi dugu ere Interneten boterea nola erabili den zatiketa areagotzeko, bortxakeria bultzatzeko, gorrotoa sustatzeko, eta egia eta errealitatea nahita manipulatzeko. Ikasi dugu gizarteak Internetekiko izan beharreko esperientziari buruzko asmoak argiago azaldu beharko genituzkeela. Hala egingo dugu orain.

  1. Munduko pertsona guztiak baitan hartzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu — norbanakoen ezaugarri demografikoek ez dezaten zehaztu haien Weberako sarbidea, aukerak, edo esperientziaren kalitatea.
  2. Eztabaida zibila, giza duintasuna eta adierazpen indibidualak sustatzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu.
  3. Arrazoiketa kritikoa, argudiodun eztabaida, jakintza partekatua eta egitate egiaztagarriak goratzen dituen Internet batekiko konpromisoa dugu.
  4. Guztien onuraren alde lan egiten duten komunitate anitzen arteko kolaborazioa katalizatzen duen Internet batekiko konpromisoa dugu.

Gure 10 printzipioak

  1. Lehen printzipioa

    Internet bizitza modernoaren osagai garrantzitsua da — osagai gakoa hezkuntzan, komunikazioan, elkarlanean, negozioetan, aisialdian eta gizartean oro har.

  2. 2. printzipioa

    Internet baliabide publiko globala da, eta irekia eta eskuragarria izaten jarraitu behar du.

  3. 3. printzipioa

    Internetek gizabanakoen bizitzak aberastu beharko lituzke.

  4. 4. printzipioa

    Gizabanakoen segurtasuna eta pribatutasuna interneten funtsezkoak dira eta ezin dira hautazkotzat hartu.

  5. 5. printzipioa

    Norbanakoek internet definitzeko gaitasuna izan behar dute, eta baita bertan izandako esperientziak ere.

  6. 6. printzipioa

    Internetek baliabide publiko gisa duen eraginkortasunaren oinarriak elkarreragingarritasuna (protokoloak, datu-formatuak, edukia), berrikuntza eta mundu-mailako parte-hartze deszentralizatua dira.

  7. 7. printzipioa

    Iturburu irekiko software libreak internet baliabide publiko gisa garatzen laguntzen du.

  8. 8. printzipioa

    Komunitatean oinarrituriko prozesu gardenek parte-hartzea, erantzukizuna eta konfiantza sustatzen dituzte.

  9. 9. printzipioa

    Interneten garapenean komertzialki eragiteak onura ugari dakartza; etekin komertzialaren eta onura publikoaren arteko oreka kritikoa da.

  10. 10. printzipioa

    Interneten onura publikoaren alderdiak areagotzea helburu garrantzitsua da, eta merezi du denbora, arreta eta konpromisoa horretan inbertitzea.